ALBERTO CONTADOR(BIZITZA)

Bizitza

Alberto Contador 1982ko abenduaren 6an jaio zen Pinton, Madril alboko herri txiki batean. Bere gurasoak Francisco Contador eta Francisca Velasco. 3 anai eta arreba bat ditu. Txikitatik txirrindularitza praktikatu izan du. Ikasketak utzi egin zituen txirrindularitzara dedikatzeko.

Txirrindulari bizitza

1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 2002an, 19 urterekin Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, ONCE Eroski taldeak profesional mailara igo zuen Contador. 2004an, Asturiasko Itzulian parte hartzen ari zela, burmuinan kabernoma bat jasan zuen urtebeteko errehabilitazioa behar izan zuelarik. 2006an, txirrindularitzara bueltatu zen Liberty Seguros-Wurth taldearekin. Talde honetan zegoenean, bere izena Operacion Puerto delakoan ageri zen, baina ez inplikatu bezala. Auzietara testigu moduan joan zen eta inongo akusaziorik gabe geratu zen. Hala ere, bere taldea 2006ko Frantziako Tourretik at geratu zen. 2007an, Discovery Channel talde estatubatuarrarekin, Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Rabobank taldeko Michael Rasmussen daniarrak zeraman liderreko mailot horia eta Contador bigarren zen sailkapen orokorran Tourra amaitu baino lau egun lehen. Bere taldeak Rasmussen Tourretik at utzi zuen amaitu baino 3 egunetara dopaje asuntuengatik eta Alberto Contador bihurtu zen sailkapen orokorreko lehena, 24 urterekin mailot horia jantzi eta 2007ko Frantziako Tourra irabaziz.

2009ko eta 2010eko Frantziako Tourrak ere irabazi zituen. Azken urte horretako irailean, Sungard - Saxo Bank taldeak fitxatu ondoren, klenbuterol izeneko gaiaz positibo eman zuela zabaldu zen, uztailaren 21eko etapan hain zuzen ere. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak bi urteko zigorra jarri zion. Kontraanalisiak eta helegiteak gorabehera, 2011ko otsailaren 14an Espainiako Txirrindularitza Federazioak zigorra altxatu zion, nahiz eta auzia oraindik bizirik dagoen.

Bere berezitasun onena, mendiak igotzea da, hau da, eskalatzaile edo igotzailea. Erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia da.

Taldeak

- Once Eroski (2003)

- Liberty Seguros (2004-2006)

- Discovery Channel (2007)

- Astana Team (2008-2010)

- Saxo Bank Tinkoff (2011-2016)

- Trek Sagafredo (2017-?)